Lantoki berria inauguratu du Boroan Izar Cutting Tools-ek

Anboto 2008ko mar. 6a, 14:23

Lantoki berria inauguratu du asteon, Boroan, Izar Cutting Tools enpresak. Ekitaldian parte hartu zuen Juan Jose Ibarretxe lehendakariak.

Lantoki berria inauguratu du asteon, Boroan, Izar Cutting Tools enpresak. Ekitaldian parte hartu zuen Juan Jose Ibarretxe lehendakariak.

Denera, 11.500 metro koadro batzen dituen azpiegitura berria hartu du 203 behargineko lan-taldea batzen duen enpresak, Zornotzan zeukan 6.500 metro koadroko lantokia atzean utzita.

Industria erabilerarako ebaketa-erremintak egiten ditu 1910ean sortutako enpresak, eta iaz 22.225.000 euro fakturatu zituen. Aurten, berriz, 23.650.000 euro fakturatzea aurreikusi dute enpresako arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!