Durangaldeko ordezkaritza zabala Makina-erremintaren Biurtekoan

Anboto 2008ko mar. 6a, 14:21

Makina-erremintaren nazioarteko topagune dugu egunotan Bilbao Exhibition Centre (BEC).

Makina-erremintaren nazioarteko topagune dugu egunotan Bilbao Exhibition Centre (BEC).

makinaerremintabienal.jpgAstelehenean zabaldutako Makina-erremintaren Biurtekoak mundu zabaleko 36 herrialdetako 1.761 erakusketari batu ditu, 25. aldia daukan honetan; guztien artean, 788 erakustoki jarri dituzte eta sektoreko aurrerapen teknologikoak ikusteko azken egunak dira honek. Zapatuan itxiko ditu ateak Durangaldeko ordezkaritza zabala batu duen edizioak: Abadiño, Berriz, Durango, Iurreta, Izurtza, Elorrio, Ermua, Zaldibar eta Zornotzako enpresak batu dira.

Zapatura bitartean, 57.300 profesional baino gehiagok jardungo dute nazioarte mailako erakustaldi garrantzitsu horretan; Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko 7.000 ikasle baino gehiago ere igaroko dira aurkeztutako sektoreko aurrerapen teknologikoak ezagutu guran.

Sarituak

Biurtekoak 25 urte bete ditu, eta horren aldeko “apustu argia” egin duten enpresen “fideltasuna” zein “konpromisoa” saritu gura izan dituzte. Horren artean izan da Durangoko Ona Electro Erosion ere (denera, 11 enpresa saritu dituzte). Gaur da ekitaldi hori.

Bestalde, Makina-erreminten Diseinuaren IX. Saria lortzeko 15 hautagaien artean ere izan da Durangoko enpresa, AF 25-Ebaketa abiadura handiko harizko elektrohigadura makinarekin. Gaur emango dute sari hori ere bai.

Durangaldeko ordezkaritza

Abadiñoko Industrias Laip S.A.,Celesa S.A.,Aceros IMS INT. S.A, Lusaro Markcolo S.L. eta Puska Pneumatic S. A; Berrizko Compresores Uniair S. L.; Durangoko Ona Electro Erosion
S. A., Izeka S. L., Control Techniques Iberia S.A. eta MillTurn Cam Applications S. L.; Elorrioko Nueva Herramienta de Corte S. A. (NECO); Ermuako Corte y Suministros S. A. (CORTESA), Hervel electroquimica S. L. eta Integi S. A.; Iurretako Sierras de Cinta S.A., Asimair S.L., Maquinaria Metra S.L. eta Permar Sistemas de Almacenaje S.A.; Izurtzako Sistemas de Paletizacion S.A.; Zaldibarko Construciones Mecanicas F. Zumarraga (CMZ Machinery Group S.A.) eta Talleres de precision GAI S.L.; eta, Zornotzako Geo Ingerobotika S. L., Izar Herramientas de Amorebieta S.A.L. eta Sociedad de Herramentistas y Tratamentistas S. A. (SOHETRASA).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!