Enplegu erregulazio espedientea SFP-Forging-en

Anboto 2008ko ots. 27a, 13:00

SFP-Forging taldean aplikatuko duten enplegu-erregulazio espedienteak 64 langile kaleratzea aurreikusi du. Zornotza, Lazkao eta Legazpiko lantokietako langileak dira kaleratuko dituztenak, zenbait sindikatuk erregulazio espediente hori onartu ondoren.

CCOO sindikatuak kaleratu duenez, lan.administrazioko agintaritzan aurkeztuko dute espedientea, eta hori aplikatu ondoren jarraituko den industria plangintza hiru lantokiotako langileen gehiengoak onartu du. Aldeko 324 boto eta kontrako 84 izan dira.

Aldi berean, azaldu dutenez, gehiengo babes horrek ez du berronespen berdina izan lantoki bakoitzean ordezkaritza duten sindikatuen aldetik. Zornotzan, ELA, CCOO, UGT eta LABeko ordezkari batzuk izan dira alde egin dutenak. Guztira, 500 langile batzen ditu SFP-Forging lan-taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!