Ormazabal Taldeak, Manufacturas Electricas S.A. enpresak, Schneider Electric Taldeak eta Arteche Taldeak ere parte hartzen dute. “Gizarte konpromisoa” hartzen dute erakundeok, “eta pertsona ezinduentzako potentzialtasunak eta baliabideak garatuko dituzte sektore elektrikoan”.
Jakin eragin dutenez, proiektua Iberdrola Fundazioak zuzendu eta koordinatuko du eta hori bete dadin 120.000 euro jarriko ditu. Lantegi Batuak Fundazioak 50.000 euro jasoko ditu, proiektua garatzeko gastuen aurrekari lez. Ikerketa, garpena eta berrikuntza ditu jarduera-arloak egitasmoak.Gaur egun, 400 pertsona ezinduk lan egiten dute lan ekipamendu elektrikoaren sektorean, eta itun hau lagungarria izan daiteke hori gainditu eta langileoi “egonkortasun handiagoa” emateko. Lantegi Batuak Bizkaian 19 lan-zentro ditu eta zerbitzu-sarean 2.500 lagunek baino gehiagok dihardute (horretatik 2.200ek nolabaiteko ezintasuna dute).