Mobilizazioei eustea erabaki dute Osakidetzako sindikatuek

Anboto 2008ko ots. 26a, 19:22

Osakidetzako zuzendaritzarekin batzarrak izan arren, mobilizazioei eustea erabaki dute sindikatu gehienek (ELA, LAB, UGT, CCOO, ESK eta SAE). Gaur 15 minutuko elkarretaratzeak egin dituzte ospitale eta osasun etxeetan eta berean mantendu dute baita datorren martxoaren 6an, deitutako greba orokorrerako deialdia ere.

Zapaturako, martxoaren 1erako, hiriburuetan deitutako manifestazioak, berriz, hilaren 6ra atzeratu dituzte. Horrela, “negoziazioei tarte gehiago eman” gura die, sindikatuek azaldu dutenaren arabera.

Sindikatuek “negoziatzeko borondatea” dutela berretsi dute, mobilizazioei eutsi arren. Era berean, Osakidetzako zuzendaritzak alde biko batzarretara deitu ditu sindikatuak, asteon. Astelehenean, Osakidetzaren azken proposamena negoziatzeko batzarrak egin zituzten. Horrezaz gainera, mahai sektorialaren batzarra ere aurreikusi dute asteon. Sindikatuen ustean barikurako, otsailaren 29rako, deituko dute mahai sektoriala.

SATSE erizainen sindikatua eta UTESE osasun teknikariena ez dira asteon izandako bileran egon. Eta mobilizazioetan ere ez dute parte hartuko. Azken greba orokorrarekin otsailaren 21ean deitutakoarekin bat ez egiteko, “negoziazioan aurrerapausoak eman bitartean neurri egokiena” zela arrazoituta zuen SATSE sindikatuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!