Sindikatuen ustez jarraipena “garrantzitsua” izan da; Osakidetzaren ustez %15,7ko

Anboto 2008ko ots. 21a, 15:24

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako osasun zentro publikoak greba eguna da, gaur. Osakidetza eta sindikatuen arteko batzarretan ez dira akordiora heldu. Sindikatu deitzaileek azaldu dutenez, “jarraipen garrantzitsua” izan du grebak, batzuk atzean geratu arren. Osakidetzaren arabera, aldiz, jarraipena %15,7koa izan da. Aurrenekoaren erdia.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako osasun zentro publikoak greba eguna da, gaur. Osakidetza eta sindikatuen arteko batzarretan ez dira akordiora heldu. Sindikatu deitzaileek azaldu dutenez, “jarraipen garrantzitsua” izan du grebak, batzuk atzean geratu arren. Osakidetzaren arabera, aldiz, jarraipena %15,7koa izan da. Aurrenekoaren erdia.

osakidetzagreba21ean.jpgOsakidetzaren martitzeneko eskaintza berriari “eskasa” iritzita, grebari eustea erabaki dute UTESE teknikoen sindikatuak ezik gainerako guztiek: ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAEk eta baita erizainen SATSE sindikatuak ere. Baina, azken unean, eta atzo Osakidetzak azken testuan aldaketa batzuk jasoz egindako eskaintza berriaren aurrean SATSEk greba ez egitea erabaki du. Osakidetzak “aurrerapausoa” eman duela deritze, eta “negoziazio prozesuak aurrera jarraitzea laguntzeko” hartu dutela erabakia azaldu dute.

“Xantaiarik inoiz onartuko ez dutea” esan dute sindikatuek, eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu. Izan ere, sindikatuen erabakia jakin aurretik Gabriel Inclan Jaurlaritzako Osasun Sailburuak grebarik ez egiteko eskatu zien, horrela akordioa lortzea “oso zaila” izango delako. “Osakidetzak beste behin irtenbide bila jardun du, sindikatuen aldarrikapen guztiak jasotzen dituen eskaintza mahai gainean jarriz. Ez dute, baina, akordioa lortu gura”.

Hala ere, herenegun, Osakidetzak akordioa laster lortuko dutela uste duela azaldu zuen, ohar baten. Lan taldea %3 handitzea proposatu zien martitzenean Osakidetzak langileei, kategoria guztietako gutxienez 680 postu berri ezartzea 2009. urtera bitartean. Horrekin batera, garapen profesionalari, erizainei eta lan karga aztertzeari buruzko proposamenak egin ditu. Gutxieneko zerbitzu lez asteburuetako lanaldia jarri dute gaur.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!