SFPk 64 langile kaleratu gura dituela salatu dute

Anboto 2008ko ots. 21a, 14:53

Sistemas Forjados de Precisión (SFP) taldeak, Forjing Zornotzak, 64 lagun kaleratu gura ditu.

Sistemas Forjados de Precisión (SFP) taldeak, Forjing Zornotzak, 64 lagun kaleratu gura ditu.

Zornotza, Legazpi era Lazkaon lantokiak dituen taldeak horren etorkizuna bermatzeko orain urte eta erdi inguru, enpresa berriro batzeko beharra arrazoituz, Zornotzan lantoki bat saldu zuen etxebizitzak egiteko. “Forjas Amorebieta itxi eta bertara ekarri zuten, baina orain, langileak dagoz soberan”, salatu du jada argitaratu den kaleratuen zerrendan dagoen SFPko langile Otilio Villarejok. Enpresako 4.000 akzioren jabe ere bada, eta ez ditu saldu gura.

Villarejok azaldu duenez, kaleratu gura dituzten 64 beharginetatik 37k 50 urtetik gora dituzte, eta 33 urtetik gorako antzinatasuna. Forjing Zornotzako langileak dinonez, “urteak dira Gaba XXI taldeak akzioak erosi guran diharduela, eta %97 inguru lortu ditu.Jabetu eta gero zarratzeko asmoz hartu zuten enpresa hau. Espekulazio inmobiliarioaren atzetik doaz. Aurretik ere egin dute”. Villarejok azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak Forjas Amorebieta zenaren lurrengatik “milioi bi ordaindu zizikion Gaba XXI-i, eta horrek Umprori —etxeen bultzatzailea— bost milioi inguru”. Gaba XXI-en jarrera salatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!