Jaiegunetan ez zabaltzeko Eroskiren erabakiarekin “pozik” dira sindikatuak

Anboto 2008ko ots. 21a, 14:50

Aste Santua dela-eta, jaiegunetan, Eroski itxita egongo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Barne agiri baten bitartez eman ei die berri langileei, sindikatuek diotenez, eta “pozik” hartu dute erabakia.


Aste Santua dela-eta, jaiegunetan, Eroski itxita egongo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Barne agiri baten bitartez eman ei die berri langileei, sindikatuek diotenez, eta “pozik” hartu dute erabakia.


LABek barri “ona” dela adierazi du, “domeka eta jaiegunetan komertzioa ez zabaltzeko” akordioa sendotzea suposatzen du-eta. “Orain arte euskal gizartearentzat izan ez diren premiak sortzearekin lotutako merkataritzako edo interes ekonomizistez gain, ez dago egungo egoera aldatzeko lan justifikazio ez sozialik”. Erabaki “zuzena” deritze, “aurrerapen sozial nabarmena” suposatzen duena.

LAB eta ELAren iritziz, mobilizazioak “atzera egitera behartu” dute Eroski. ELAk gaineratu duenez, “merkataritzako beharginen eskubideen aldeko mobilizazioak kontsumo arduratsua lortzeko bidean lagungarriak” izan daitezke, eta gogoratu du Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban egoera aldatu gura izan duela Eroskik, “merkatal guneetako langileen jai egunetako atseden eskubideak urratuz”.

CCOOk ere erabakia “zentzuzkoa” dela nabarmendu du, eta “jaiegunetan merkatal guneak zabaltzeko eredua ez dela ez  beharrezkoa ez desiragarria”: “Enpresariek enplegu kalitatea edo egonkortasuna lako arazoei irtenbideak ematera bideratu beharko lukete energia”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!