
56.000 euro
Horrezaz gainera, 56.000 euro inguru bideratu dituzte Durangaldeko hainbat herritar eta udalen laguntzarekin. Herritarren elkartasunez 10.000 euro lortu dira, eta, gainerako, udalek eman dute. Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibarrek egin dute bat ekimenarekin.
Beste hainbat urtetan lez Angel Alejo Atxondoko zinegotziak izan du Herriak eskuratutako trailerra Alacantera eroateko ardura. Berton ontziratu dira kamioiak Oranerako (Algeria) bidea hartuz.