Gorputz heziketako irakasleek egun osoko lanuztea egin dute

Anboto 2008ko ots. 13a, 10:49

Eusko Jaurlaritzak landutako curriculumak Soin Hezkuntzan jarritako ordu murrizketa dela-eta greba egin zuten astelehenean, Gorputz Hezkuntzako irakasleek Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban. SOHAT Soin Hezkuntzako Aldeko Taldearen arabera, greba “arrakastatsua” izan da. Jaurlaritzaren arabera, aldiz, %39koa izan zen jarraipena.

Lehen Hezkuntzan %40 murriztuko litzake gorputz heziketari eskaini beharreko gutxieneko denbora curriculum berriarekin, eta %37 Bigarren Hezkuntzan. Grebarekin ELA, LAB, STEE-EILAS eta UGTk egin dute bat.

SOHATekoek azaldutakoaren arabera, “ez gatoz soldata igoerak edo gure lan baldintzak hobetzera, Soin Hezkuntzari kendu jakon garrantzia eta duintasuna berreskuratu gura dugu”. Curriculum berriari “inposaketa” deritze eta hori erakusteko 75.000 sinadura aurkeztu zituzten Jaurlaritzan. Horrezaz gainera, besteak beste, goi mailako 200 kirolariren atxikimendua, hainbat guraso elkarteren sostengua, hezkuntzako sindikatuena eta kirol federazioen laguntza jaso dutela azaldu dut. Soin Hezkuntzan aurreikusitako neurriek “haurraren garapen osoaren” aurka egiten dutela salatu dute.

Jaurlaritzaren ustez, berriz, greba “goizegi” egin dute, Eskola Kontseiluek ez dute-eta, oraindino, ikastetxeetako ordutegirik zehaztu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!