Lau atxilotu Mallabian 1.500 kilo kobre lapurtzeagatik

Anboto 2008ko ots. 15a, 10:46

Enpresa baten 1.500 kilo kobre lapurtzeagatik lau lagun —tartean adin txikiko bat— atxilotu ditu, Mallabian, Ertzaintzak.

Enpresa baten 1.500 kilo kobre lapurtzeagatik lau lagun —tartean adin txikiko bat— atxilotu ditu, Mallabian, Ertzaintzak.

Indarrez egindako lapurreta egotzita atxilotu zituzten joan zen domeka gauean. Goitondo industriagunetik alde egin gura zutenean harrapatu zituzten susmagarriak. Atxilotuek furgonetan hainbat kobre-bobina zeramatzaten, Ertzaintzak jakin eragin duenez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!