HIC programa aurkezteko jardunaldia

Anboto 2008ko ots. 7a, 12:15

HIC (internetera konektatutako etxea) programak: abantaila fiskalak enpresentzat, pizgarriak langilearentzat izenburupean, jardunaldia eratu dute Enpresa eta Sozietateen Garapen Infoteknologikorako Fundazioak (Fundetec) eta Bilboko Merkataritza Ganbarak, azken honen Durangoko Ordezkaritzan (Laubideta 6an).

Hilaren 13an izango da jardunaldia, 12:15ean. Enpresei HCI programen berri ematea da jardunaldion helburua, “enpresentzako zein langileentzako dakarten abantailak azalduz”. Hala eman dute jakitera.

HCI programak ipintzen direnetik sortutako etekinak ezagutarazi gura dituzte, azaldu dutenez, “enpresako hainbat sailek (Giza Baliabideak, Finantza Saila eta Zuzendaritza Nagusia) lortuko dituzten abantailak eta langileek eskuratu ditzaketen abantaila fiskalak (indarrean den legeriak jasotakoak)”.

Hainbat gai

Sozietateen Gaineko Zergaren Legearen testu bateratuan dauka jatorria ekimenak, “zeinaren bitartez enpresek internet etxean erabiltzeko langileei emandako ekipo batzuk lanbide heziketako gastutzat jotzen diren, salbuetsita geratuz”. Bilboko Merkataritza Ganbarak aurkezpena egin ondoren, Teknologia, lehiarako tresna hartuko du hizpide Fundetec-ek. HCI, ordainsari-zati malgua azalduko du Garriguesek, eta Telefonicak 10HCI programa bat ezartzean kontuan hartu beharreko alderdiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!