Soin heziketa orduen murrizketaren kontrako greba deitu dute otsailaren 11rako

Anboto 2008ko urt. 30a, 14:21

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako ikastetxeetan greba deitu du, otsailaren 11rako, Soin Heziketaren Aldeko Taldeak (SOHAT). Ikastetxe guztietako soin heziketa irakasle guztiei egin die deia, baita Magisteritza eta Soin Heziketaren Zientzien Fakultateetakoei.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako ikastetxeetan greba deitu du, otsailaren 11rako, Soin Heziketaren Aldeko Taldeak (SOHAT). Ikastetxe guztietako soin heziketa irakasle guztiei egin die deia, baita Magisteritza eta Soin Heziketaren Zientzien Fakultateetakoei.

Jakin eragin dutenez, “hezkuntzako agintarien jarrera itxia” salatu gura dute, eta aldarrikapenei bultzada eman. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren dekretuak gorputz heziketari eskaini beharreko gutxieneko orduak murriztu dituela kritikatu gura du kolektibo horrek. Greba deialdiak ELA, LAB, CCOO, UGT eta EILAS sindikatuen sostengua jaso du.

Horrezaz gainera, soin heziketa klaseak emateari utzi die greba eguna bitartean. Horren ordez, zientzia eta hizkuntza erakutsiko dituzte, “Hezkuntza Sailak indartu gura dituen gaiak”.
SOHATen iritziz diseinatu duten curriculuma “dokumentu hutsa besterik” ez da izango, eta murrizketekin bertan idatzitako konpetentziak eta gaitasunak lortu gabe geratuko dira. “Ikasleen garapena hankamotz geratuko litzateke”. Ildo horretan, nabarmendu dutenez, “soin heziketa edo edozein ezagutza arloren murrizketa hain esanguratsua jarriz gero, ezingo da ezelan be curriculum onik egin”. Argitu dutenez, Lehen Hezkuntzan %40 murriztuko litzateke gorputz heziketari eskaini beharreko gutxieneko denbora, eta %37 Bigarren Hezkuntzan.

75.000 sinadura

Greba deialdiaren egunean Gasteizko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Kontseilua batuko dira eta ordu murrizketaren gaia aztertu eta erabakiko da. SOHATekoek 75.000 sinadura batu dituzte euren aldarrikapenen alde, eta bertan aurkeztuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!