Batzuen eta besteen datuak Osakidetzako greba dela-eta

Anboto 2008ko urt. 31a, 14:21

Martitzenean Osakidetzan deitutako 24 orduko grebak batzuen eta besteen datuak batu ditu. Horrela, sindikatu deitzaileen berbatan (ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT, ESK, UTESE eta SAE), “erabateko arrakasta” izan du; Osakidetzako zuzendaritzaren arabera, aldiz, %28,52ko jarraipena izan zuen greba deialdiak.

osakidetza.jpgBestalde, jakin eragin dutenez, emandako datuak zuzenak direla egiaztatzeko Eusko Legebiltzarrera igorriko du Osakidetzak “greba egin zuten behargin guztien zerrenda eta publiko egin ziren langileen benetako soldatak”; Sindikatuek zabaldutako “gezurrei” erantzun gura die Osasun Sailak. Adierazi dutenez, 20.917 langileetatik 5.262 izan ziren grebarekin bat egin zutenak.

Grebaren eragina nabarmena izan zen, oro har, ospitale eta osasun etxeetan. Durangaldean ere izan zuen eragina. Joan zen abenduan 2009ra arte Osakidetzak langileen lan baldintzak dekretuz jarri izana “inposiziotzat” jotzen dute langileek, eta hori atzera botatzea eta itxitako mahai-sektoriala zabaltzea eskatzen dute.

Osakidetzaren arabera, osasun etxeetan izan zuen jarraipen handiena grebak: lehen arretarako 10 langiletik lauk egin zuen greba (%40,06); erietxeetan, berriz, %24,77koa izan zen jarraipena. Gaineratu dutenez, Bizkaian izan zuen eraginik handiena (%29,46); Gipuzkoan (%28,02) eta Araban (%26,44) apalagoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!