Astola Urtekaria. Gerediaga Elkartea

Arrasate-Elorrio eta Abadiño-Durango zatiak egiteko 120,5 milioi euro bideratu ditu Espainiako Sustapen Ministerioak, Adif elkartearen bitartez.
Durangoko alkate Juan Jose Ziarrustak “lanekin hasteko ordua” dela esan du: “Egingo direla berba eta berba gabiltza, eta ordua da hasi eta amaitzeko. Dituen abantailez jabetuta baliteke kontra diren batzuk iritziz aldatzea”. Desjabetze edo denbora baterako okupazioagatik kaltetuei aholkua emateko zerbitzua badagoela gogoratu du. Atxondo eta Elorriorekin batera, Adifekoekin batzarra egiteko zain daudela esan du, bestalde, Abadiñoko alkate Jose Luis Navarrok, iradokizunak azaltzeko: “Ingurumenean ahalik eta gutxien eragitea gura dugu”.
Elorrioko alkate Niko Morenok, berriz, kaltetutakoei “informazioa ukatzen” zaiela baieztatu dela salatu du, eta eragindako herrien artean ekimenak abiatzeko asmoa agertu. AHTari buruzko informazioa batu eta aztertzeko teknikoa hartu du Udalak; eraginen aurrean hartu daitezken neurrien gainean aholkatzeko. Herritarrei zabaldutako zerbitzua ere bada.