Jaurlaritzak itxitako mahai-sektorialak zabaltzea eskatzen dute sindikatuek, eta Osakidetzako langileentzako dekretatutako lan-baldintzak atzera botatzea. Osasun administrazioko arduradunek mahai gainean ezezkoa jarri dutela diote, negoziatzeko aukerarik gabe; eta, hiru urtean negoziazio kolektiboaren bidea ixten dihardutela.
Hainbat lanuzte

Osakidetzako langileek euren lan-baldintzak hobetzea eskatzen dute: “maila baten eta bestearen arteko diskriminaziorik gabe– ezta finko eta behin-behinekoen artean ere–, langile guztien lan-baldintzak hobetzea”. Era berean, “behar den denborarekin eta arreta hobeto emateko” lehen mailako arretak langile gehiago batzea gura dute, “itxarote zerrendak jaisteko” ohe kopurua eta lan taldea gehitzea, eta 60 urterekin borondatez jubilatzeko aukera izatea. Halaxe jakin eragin du LABek.
Horrezaz gainera, “eskubidea delako, euskaraz arreta eman ahal izateko” deitu dituzte mobilizazioak, eta “osasuna publikoa izan dadin, pribatizatu gabe”.