Bizkaian %4,2 igo da, 2007an zehar, Kontsumo Prezioaren Indizea

Anboto 2008ko urt. 16a, 10:24

Bizimodua geroago eta garestiagoa da. Herritarrok igarri dugu hori poltsikoan. Hala ere, datuetara joaz, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) emandakoak batu ditugu. Hego Euskal Herrian Kontsumo Prezioaren Indizea (KPI) %4,1tik gora igo da 2007an.

Emandako azalpenen arabera, petrolioaren eta elikagaien garestitzeak eragin du KPIa hainbeste igotzea.

Bizkaian, Nafarroan lez, %4,2 izan da inflazio metatua, adierazi dutenez. Araban izan dute inflaziorik handiena: %4,6 igo zen KPIa iazko urtean zehar. Inflazio hazkunderik txikiena, aldiz, Gipuzkoan izan dute: %4,1.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!