Administrazioarekin kontaktuan jartzeko ikastaroak KZgunean

Anboto 2008ko urt. 9a, 13:10

Administrazioarekin internet bidez hartu-emanetan jartzeko ordubeteko ikastaroak eskainiko ditu Mallabiko KZguneak. Osasun Txartel Elektronikoa eta Sinadura Elektronikoaren inguruko ordubeteko mintegiak Kultur Etxean izango dira eguenean, hilaren 17an.

Bertan parte hartzeko, KZgunera jotzea baino ez da egin behar, egun horretan bertan, 11:00etatik 13:00etara.

Osasun Txartel Elektronikoaren bitartez Osakidetzak interneten eskaintzen dituen zerbitzuak aprobetxatu ahal izango dira. Sinadura Elektronikoak, bestetik, Administrazioko prozedurak etxetik bertatik egitea ahalbideratuko du.

Interneten ibiltzeko hainbat ikastaro eskainiko du KZguneak; internet orokorrean zer den azaltzen duen ikastaroa eta emakumeei bereziki zuzendutakoa hogei ordukoak, besteak beste, eta nagusien beharretara moldatutako Internet ikastaro laburragoa ere egingo dute, hamar ordukoa. Parte hartu gura dutenek eguna eta ordua zehaztu beharko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!