Oinarrizko zerbitzuak nabarmen igo dira 2008an

Anboto 2008ko urt. 7a, 12:52

Hego Euskal Herrian, batez beste, 992 euro gehiago gastatuko ditugu herritarrok oinarrizko zerbitzuetan, 2008an sartzearekin batera.

Hego Euskal Herrian, batez beste, 992 euro gehiago gastatuko ditugu herritarrok oinarrizko zerbitzuetan, 2008an sartzearekin batera.

Elektrizitatearen, gas naturalaren, hipotekaren, uraren eta garraio publikoaren prezio berriak indarrean sartu ziren urtarrilaren 1ean, herritarron ekonomian eraginez. Aitatzekoa da garestitze horiek inflazioaren gainetik egin direla.

Argia %3,3 igo da urte berriarekin batera, eta gas naturala, berriz, %4,8. Bestalde, hipoteken balizko igoerak eta urarekin eta garraio publikoarekin lotutako igoerak %4,5 eta %4koak dira hurrenez hurren. Horiei iazko urte erdialdetik petrolioaren zein laboreen garestitzeagatik ogia, esnea, arrautzak edo okela lako oinarrizko elikagaien prezioetan izandako igoera gehitu behar zaie.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!