Ekimenaren deitzaileek gogoratu dute “Euskal Herriaren kontrako” epaiketa dela 18/98 auzia, eta “herri oso baten borrokaren eta ausardiaren aurkakoa”, gaineratu duten moduan.
Eskualdeko hainbat herritan egin dituzte protesta ekitaldiak 18/98 auziko inputatuei elkartasuna adieraziz. Besteren artean, Durangon eta Elorrion deitu dituzte mobilizazioak. Manifestazioak ere deitu dituzte arratsaldean. Durangon udaletxe aurreko plazatik irtengo dute 20:00etan.