Saharara bidaltzeko elikagaiak batzeko kanpaina aurten ere

Anboto 2007ko abe. 11a, 14:41

Saharako errefuxiatu kanpamenduetara bideratzeko elikagaiak batzeko elkartasun kanpaina jarriko dute martxan aurten ere Herria auzo elkarteak eta Udalak. Dilistak, arroza, atuna, azukrea eta konpresak batzea dagokio Euskal Autonomi Erkidegoari. Beraz, horrexek batuko dituzte Durangon ere. Hala ere, galkorrak ez diren bestelako produktuen bitartez ere lagundu dezakete herritarrek, antolatzaileek jakinarazi duten moduan.

Abenduaren 12an hasiko dute kanpaina Nevers, San Antonio-Santa Rita, San Roke, Landako eta Kurutziaga ikastetxeetan; baita Fray de Zumarraga Institutuan eta San Jose-Maristaken ere.

Abenduaren 19ra arte, idazkaritzan zein atezaintzan utzi daitezke elikagaiak. Merkataritza guneetan ere izango dira uztea elikagaiak abenduaren 20tik urtarrilaren 3ra bitartean. Eroskiren saltokitean, Sabecon, zein Ercoreca izango da horretarako aukera, helarazi dutenez.

Aitatu dezagun, Abadiño, Atxondo, Berriz, Garai. Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibarren ere egingo dutela bat kanpaina horrekin. Herria elkarteak zein aitatutako udal guztiok, “urgentziazko deia” egin diote herritargoari “bakoitzak ahal duen neurrian” kanpainan lagundu dezan, “izugarrizko larritasunezkoa” da-eta herri sahararrak bizi duen egoera. “Izan ere, nazioarteko laguntzak egiten du posible herri horren irautea eta hori kontuan hartzeko eran jaisten dihardu urtez urte. Horrek eragiten du zituzten elikagaiak agortzear direla”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!