Garapen Iraunkorraren aldeko beste pauso bat

Anboto 2007ko aza. 29a, 16:27

Bizkaiko Foru Aldundiak, ingurumenean sentiberatzeko eta horri buruzko informazioa emateko, azpiegiturak eguneratu eta berritu ditu, herritarren parte-hartzea lortzeko, hezkuntzarako ikasgela ibiltarien programazio berria eginez.

Bizkaiko Foru Aldundiak, ingurumenean sentiberatzeko eta horri buruzko informazioa emateko, azpiegiturak eguneratu eta berritu ditu, herritarren parte-hartzea lortzeko, hezkuntzarako ikasgela ibiltarien programazio berria eginez.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak ingurumeneko hezkuntzarako ikasgela ibiltaria jarri du abian, eta eskatuko duten ikastetxe eta udalerrietara eramango dau. Beste hainbaten artean, azpiegitura horixe da bitarteko bat, foru erakundeak Garapen Iraunkorrean Hezteko Ekintzen Foru Egitarauaren 2007-2014 barruan biltzen diren helburuetara iristeko balio duena.
Alde batetik, Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzarako Ikasgela Ibiltariak Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri guztiak bisitatuko ditu, eta herri horroietako ikastetxeetara joango da. Bizkaiko Foru Aldundiak Ikasgela Ibiltariaren bertsio berria diseinatu du, 35 m2 erabilgarri baino gehiagorekin. Guztiz berritua da, eta gai eta egitarau berrien garapenari egokitua, hau da, garapen iraunkorrerako arazoetan, jendearen kontzientzia areagotzeko oinarriak ezartzeko balio duena.

Edonori zuzenduta
Hau guztia burutzeko, prestakuntzazko egitarauak egin dira, bai lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat, bai publikoarentzat, orokorrean, honako gaioi buruz: garapen iraunkorra, eragingarritasun energetikoa, toki-aldatze iraunkorra, hondakinen kudeaketa, erantzukizunezko aisialdia edo aldaketa klimatikoa. Egitarau horiek, besteak beste, multimedia aplikazioak, ikus-entzunezkoak, joko didaktikoak, komikiak, liburuxkak eta informazioa emateko panelak erabiliz garatzen dira. Bestalde, kontuan hartzekoak dira ibilgailuaren dimentsioak. Garapen Iraunkorrerako eskolak ematen dituen autobusaren bisitaldia jaso nahi duten ikastetxe eta udaletxeek gogoan izan behar dute 13 metroko luzeera, 5 metroko zabalera eta 4 metroko altuera dituen autobusa dela.

Herritarren parte-hartzea
Laburbilduz, egitarauaren helburua herritarrak informatzea, komunikatzea, prestatzea eta gaitzea izango litzateke, bizkaitarrok zelako munduan bizi garen hobeto uler dezagun, eta iraunkortasunaren erronkari baliabide gehiagorekin ekiteko aukera izan dezagun. Horretarako, herritarren parte-hartzea sustatu nahi du Bizkaiko Foru Aldundiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!