Aurten izan diren lan ezbeharrei erantzuteko eta prekarietatea salatzeko deitu dituzte mobilizazioak. “Lan prekarietatearen eta horren ondorio den lan istripuen arazoa” lan mundutik gizartera zabaldu gura du sindikatuak, azaldu izan duten moduan.Euskal Herrian, aurten, dagoeneko 107 langile hil direla lan istripuetan gogorarazi du LABek. Lanean osasuna edo bizia galtzea “prekarietatearen, hau da, egungo lan ereduaren ondorioa da. Beraz, gaur egungo eredu ekonomikoaren oinarri”.
LABen ustez, eredu ekonomiko horrek denbora gutxian diru asko lortzea du helburu. Hori dela-eta, langileak bigarren mailan jartzen dituztela salatu du sindikatuak.