Osasun zentroetan lanuztea deitu dute, asteon, sindikatuek

Anboto 2007ko aza. 29a, 12:57

Bizkaian ez eze, Gipuzkoan eta Araban ere, lanuztea egin zuten eguaztenean, osasun zentroetan, lan baldintzen aldea. ELA, LAB, SATSE, CCOO, UGT, ESK, UTESE eta SAE sindikatuek deitu izan dute geldialdia. Osakidetzarekin dituzten negoziazioak “blokeatuta” daudela adierazi dute.

Sindikatuek “arrakastatsutzat” jo dute parte-hartzea; %90ekoa izan dela esan dute. Osakidetzako arduradunen berbetan, berriz, batez beste, %28ko jarraipena izan du. Bizkaian gehien, %29,03. Gero, Gipuzkoan, %27,40, eta azkenik, Araban, %26,11.

Sindikatuek salatu dute Osakidetzako arduradunek zenbait langileri “jazarpena” egin diela, eta zerbitzu gehigarri batzuk egitera “derrigortu” dituztela. Osakidetzaren planteamendua “oinarrian berdina” dela diote sindikatuek, eta “arazoa blokeatuta” dagoela. Abenduaren 12 eta 13rako, 15 minutu geldialdiak be egingo dituela iragarri dute. 12an, ibilgailu-karabana ere egingo dute, hiriburuetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!