Gerra Zibilari buruzko Udazkeneko Hitzaldi Zikloak antolatu ditu Gerediagak

Anboto 2007ko aza. 20a, 00:07

Gerediaga Elkarteak Gerrate Zibila ardatz hartuta udazkeneko hitzaldi zikloak antolatu ditu Otxandion, Berrizen eta Durangon azaroaren 21ean hasi eta hilaren 27ra bitartean.

Gerediaga Elkarteak Gerrate Zibila ardatz hartuta udazkeneko hitzaldi zikloak antolatu ditu Otxandion, Berrizen eta Durangon azaroaren 21ean hasi eta hilaren 27ra bitartean.

Gerrak Durangaldean izan zituen ezaugarriak aintzat hartuz, bihar Patxi Vargasek Otxandion emango duen berbaldiarekin jarriko dira hitzaldiok abian. La batalla de Otxandio izenburupean, Patxi Vargasek 1937ko martxoan eta apirilean herri honetan gertatutakoaren berri emango du, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Jon Irazabalek berriz, gerra Zibilak gure eskualdean izan zituen ezaugarriak azalduko ditu, azaroaren 22an, arratsaldeko 20:00etan, kultur etxe zaharrean. Durangaldean sortutako Kirikiño Batailoiaz mintzatuko da Patxi Vargas, azaroaren 23an, 20:00etan, Landako Elkartegian.

Azkenenko berbaldia emateko Carmelo Landa Montenegro hizlaria gonidatu dabe Berrizera. Ekitaldi hau azaroaren 27an izango da kultur etxe zaharreko aretoan, La justicia en la guerra y la posguerra izenburupean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!