Sindikatuen “ekintza-batasunera” deitu du UGTk

Anboto 2007ko aza. 16a, 14:11

Hildakoak eragin dituzten lan istripuen aurrean, Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) aurten dagoeneko 72, sindikatuen “ekintza-batasunera” deitu du UGTk.

Hildakoak eragin dituzten lan istripuen aurrean, Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) aurten dagoeneko 72, sindikatuen “ekintza-batasunera” deitu du UGTk. Asteon, Elorrion, Donostian eta Bermeon hildako hiru langileak gogoratuz, “ekintza eta pankarta bereiztuak uztera” deitu ditu sindikatuak UGTk ,“ekintza-batasunera” deituz eta “horrela, EAEko lan-istripu altuari aurre egiteko eta legea betearazteko helburuarekin proposamen eta ekintza bateratzeko”.

UGTk gogoratu du, 2005ean, 82 langile hil zirela istripuan, eta 79, 2006an. Zauritu larri eta zauritu arinak ere gogoratu dituzte. Aurten, dagoeneko 76 langile hil direla nabarmendu du: 33, Bizkaian, eta 26 Gipuzkoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!