Uraren kanonik ez du kobratuko etxebizitzetan, oraingoz, Jaurlaritzak

Anboto 2007ko aza. 7a, 10:04

Uraren kanonik ez du kobratuko etxebizitzetan, oraingoz, Eusko Jaurlaritzak, kontsumoa jaitsi delako. Pertsona bakoitzaren batez besteko kontsumoa 120 litrokoa ei da, jakinarazi dutenez.

Uraren kanonik ez du kobratuko etxebizitzetan, oraingoz, Eusko Jaurlaritzak, kontsumoa jaitsi delako. Pertsona bakoitzaren batez besteko kontsumoa 120 litrokoa ei da, jakinarazi dutenez.

EAEko Uraren Legea iazko ekainaren 19an onartu zuten, urtarrilaren 19an sartuz indarrean. Ur baliabideen erabilera egokia sustatu gura izan dute, isunen bitartez. 2008ko urtarriletik, baina, kanon ekologikoa kobratzea zen asmoa: eguneko eta pertsonako 130 litroko kontsumoa gainditzen duenari jarri gura zioten. Hala ere, etxeetako kontsumoa zainduko dutela esan du Jaurlaritzak, eta kontsumoa igotzen hasiz gero gainkarga kobratzeko asmoa ez duela baztertu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!