Kasu horrek Bizkaiko eta Arabako diputazioetan eragin dezake: “Lurralde biren arteko errepidea denean, diputazioetako batek hartu ohi du ardura; normalean tarte handiena hartzen duen lurraldekoak, azaldu digutenez”. Halaxe azaldu du Otxandioko Santi Uribe zinegotziak. Arabari dagokiola uste dute, beraz. Sailburuak diputazioekin hartu-emanean jarriko dela ere agertu ei die.Proposamena
Honako irteerak proposatu dituzte Gasteiztik: 07:00etan, 08:00etan, 09:30ean, 11:15ean, 17:00etan eta 18:15ean; baita orduro ere, 12:30etik 15:30era eta 19:30etik 21:30era. Durangotik urtetako, berriz: 06:30ean, 07:15ean, 08:15ean, 10:45ean, 12:15ean, 13:45ean, 15:00etan, 17:15ean, 19:00etan, 21:30ean eta 22:45ean.
Zapatu eta jaiegunetarako, Gasteiztik honako irteerak proposatu dituzte: 08:00etan, 12:30ean, 16:30ean, 20:00etan eta 21:30ean; Durangotik, berriz, 09:15ean, 15:00etan, 18:15ean eta 21:30ean.