Lanean istripuz hildakoen kopurua %41 handitu da, EAEn, azken urtean

Anboto 2007ko urr. 23a, 20:22

Azken urtean %41 handitu da lanean istripuz hildakoen kopurua, EAEn, Osalanek egindako zenbaketaren arabera. Horrela, 2006ko urria eta 2007ko iraila bitartean 55 langile hil dira, aurreko urteko epe berean baino 16 gehiago.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak eman ditu datuok, 2007-2010 Laneko Osasun eta Segurtasun Plana eztabaidatzeko saioan. Lanerako joan-etorrietan gertatutako istripuak, in itinere delakoak, ez dituzte batu, ezta langile autonomoak edo beste erkidego baten egoitza duten enpresetakoak. LABen berbetan, Euskal Herri osoan, gutxienez 97 hil dira.

Bestelako datuek, oro har, ezbehar tasaren gutxitzea erakusten dutela azaldu du sailburuak;gaixo-agiria behar izan dutenak %11,4 jaitsi dira azken urtean. Larriak %15,14 murriztu ziren; arinak, %11,4.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!