Ardura kulturala asetzeko programa abiatuko dute

Anboto 2007ko urr. 18a, 14:34

Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean Unibertsitateko Aisia Kulturala egitasmoa abiatu du Durangaldeko Mankomunitateko Nagusien Sailak.

Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean Unibertsitateko Aisia Kulturala egitasmoa abiatu du Durangaldeko Mankomunitateko Nagusien Sailak.

Urtero lez, adineko eta titulurik gabeko pertsonei zuzenduta eta ardura kulturala eduki zein bere jakituria hedatu gura duenarentzat lau ikastaro egingo dituzte: La novela del "boom" latinoamericano, Goya: historia a través del arte. Los retratos de 10 mujeres, La musica en el Barroco. Un viaje por Europa desde Monteverdi a Bach eta Superpotentziak, gatazkak eta nazioarteko zuzenbidea XXI. mendean. Horrexek osatzen dute aurtengo eskaintza. Lekuak mugatu dira.

Informazio gehiago: 94 620 05 46 / 94 620 18 60
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!