Telefonia mugikorreko zerbitzuak Eroskin

Anboto 2007ko urr. 16a, 14:13

Eroski Taldeak telefonia mugikorreko zerbitzuak eskainiko ditu azarotik aurrera, eta sakelekoak izango ditu salgai saltokietan. Horretarako, akordio batera ailegatu da Vodafone telefonia konpainiarekin, jakitera eman dutenez. Horrela, telefonia mugikorreko sistemarekin lotutako hainbat zerbitzu eskainiko ditu: aldez aurretik ordaintzeko txartela, testu-mezuak, ahots-postontziak…

Eroski Taldeak telefonia mugikorreko zerbitzuak eskainiko ditu azarotik aurrera, eta
sakelekoak izango ditu salgai saltokietan. Horretarako, akordio batera ailegatu da
Vodafone telefonia konpainiarekin, jakitera eman dutenez. Horrela, telefonia mugikorreko sistemarekin lotutako hainbat zerbitzu eskainiko ditu: aldez aurretik ordaintzeko txartela, testu-mezuak, ahots-postontziak…


Argitu dutenaren arabera, prezioen lehiakortasuna “erreferente nagusia” izango dute, “bezeroarekiko hartu-eman gardenean oinarritutako kalitatezko zerbitzuarekin” batera. “Bezeroa pozik uztea beti izan da gure helburu, eta telefonia mugikorren alorrean bezeroaren fideltasuna sustatuko dugu, prezio onenari eta bezeroaren asebetetzeari eutsiz”.

Caprabo eskuratuz

Beste alde batetik, Eroskik lortu du Caprabo eskuratzeko behar zuen azken baimena. Operazioa legezkoa dela ondorioztatu du Espainiako Gobernuak; beraz, aurrera egiteko baimena baduela esan dio euskal taldeari.

Kataluniako supermerkatu katearen %75 eskuratzeko akordioa dauka Eroskik jabeekin. Kapitalaren %5 gordeko dute Bonet, Elias eta Carbo familiek, eta %20ri eutsiko dio Caixa aurrezki kutxak.

Caprabo Eroski taldearena bihurtuko da: 1.848 saltoki izatetik 2.348 izatera igaroko da (denera, 47.000 bat langilerekin). Izen aldaketa apurka-apurka egingo dute, baina Katalunia eta Madril iparraldeko saltokien izenak ez dituzte aldatuko. Hipermerkatu denek izango dute, baina, Eroski izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!