CIE Automotive Lituaniako konpainia baten jabe egin da

Anboto 2007ko urr. 8a, 15:40

CIE Automotive taldeak UAB Peer Industries AEBetako konpainia erosi du, 4,7 milioiren truke.

CIE Automotive taldeak UAB Peer Industries AEBetako konpainia erosi du, 4,7 milioiren truke.

Lituanian lan egiten duen konpainia erosteak “hazkunde potentzial handiko” Errusiako merkaturaino sartzeko aukera eskainiko dio, halaxe azaldu dute CIE Automotiveko zuzendaritzakoek.

Gaineratu dutenez, operazio horren bitartez “automozio arloan mundu mailan daukan lidergoa sendotuko” du Durangaldean hainbat lantoki dituen CIE Automotivek.

UAB Peer Marihampolé-n dago kokatuta (Poloniako mugatik 20 kilometro ingurura) eta 39.000 metro koadroko azpiegitura dauka. Bertan, automobilentzako mekanizatutako forjazko osagaiak egiten dituzte, Alemania edo Suedia lako herrialdeentzat, beste batzuen artean. Lantokian 85 behargin inguruk dihardu, jakitera eman dutenez.

Ekialdeko herrialdeetan CIE Automotiven presentzia “sendotzea” ekarriko du erosketa horrek. Aitatzekoa da Txekiar Errepublikan sei lantoki eta Errumanian beste bat dituela. “Horrela, forjaren teknologian lehiakortasuna hobetzeko aukera emango digu”, diote CIEko arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!