Lanuzteak iragarri dituzte sindikatuek

Anboto 2007ko urr. 11a, 15:38

Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban metal arloan lanuzteak deituko dituztela iragarri dute LAB, UGT eta CCOO sindikatuek. Hitzarmen sektorial “duinak” eskatuko dituzte greba horren bitartez. Era berean, “sektoreko beharginek bizi duten egoera kritikoaren” gainean informatzeko asanbladak deitu gura dituzte, jakin eragin dutenez, eta baita “beharginen arteko batasuna bultzatu” ere.

LABek jakitera eman duenez, ELA ere deituta zegoen asteon bertan sindikatuek izan duten batzarrera. Hala ere, ez dute parte hartu, “hitzarmen sektorial duin baten borrokarekiko utzikeria agerian utziz”. Azken sindikatu horrek eskatu izan du aurretik erantzun diezaiotela eurak egindako proposamenari: lan hitzarmenik ez duten enpresetan astebeteko greba deitzea eta gainerako enpresetan, berriz, azkeneko egunean egitea grebarako deialdia, hain zuzen ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!