Udagoienean ere iraunkortasunaren alde egiteko hainbat ekimen abian

Anboto 2007ko urr. 3a, 13:39

Irailaren 21a izan genuen Autorik Bako Eguna. Ingurumenaren alde egiteko Mugikortasunaren Astearen baitan, ibilgailurik ez erabiltzeko gonbita luzatu ziguten. Udagoienean ere iraunkortasunarekin bat egitera deitu dute Durangaldeko Udaltalde 21ekoek. Mugikortasunaren Astearekin bat eginda eta Kaleok guztiontzat leloari eutsiz, hainbat ekitaldi eratu dituzte.

Irailaren 21a izan genuen Autorik Bako Eguna. Ingurumenaren alde egiteko Mugikortasunaren Astearen baitan, ibilgailurik ez erabiltzeko gonbita luzatu ziguten. Udagoienean ere iraunkortasunarekin bat egitera deitu dute Durangaldeko Udaltalde 21ekoek. Mugikortasunaren Astearekin bat eginda eta Kaleok guztiontzat leloari eutsiz, hainbat ekitaldi eratu dituzte.

Hirugarren adineko elkarteen eskutik bide-segurtasunaren prebentzio arauei buruzko formazioa jasoko dute herriko nagusiek. Beste alde batetik, Eskola Agenda 21eko partaide diren ikastetxeetako ikasleek ere kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainetan parte hartuko dute,  Udaltalde 21eko arduradunek jakin eragin duten moduan. Ikasturte berria hasi dugula aintzat hartuta, aurten Durangaldeko ikastetxeetatik %61ek Eskola Agenda 21ean parte hartzen duela argitu dute; Durangaldeko Udaltalde 21 osatzen duten herrietako 14 ikastetxek — 3. 898 ikaslek, hain zuzen ere—. Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Otxandio eta Zaldibarko ikastetxeek parte hartzen dute.

Hondakinak eta jantzientzako ontziak

Beste alde batetik, Elorrion, Izurtzan eta Mañarian herritarren hondakinen prozesua ezagutzeko bisita gidatuak antolatuko dituzte udagoien honetan, Udaltalde 21ekoek azaldu dutenez. Horrezaz gainera, aitatu dezagun Mañarian eta Izurtzan hondakinen murrizketa eta birziklatzearen inguruan berbaldiak ere eskainiko dituzteka, adierazi duten moduan.

Iraunkortasunaren alde egin guran Durangaldeko Mankomunitateak ere pauso barri bat eman du. Eskualdeko herrietan ehun-hondakinak eta erabilerarik bako  arropak uzteko edukiontziak jarri ditu. Abadiñon, Zelaietan eta Traña-Matienako Trañabarren eta San Prudentzio kaleetan jarri dira; Atxondo, Garai, Izurtza eta Mañarian, udaletxe alboan, eta, Elorrion, Nizeto Urkizu eta Esteibarlandan, jakin eragin dutenez.

Ohiko tokietan dagoz Durangon arropak uzteko edukiontziak, eta Iurretan, berriz, udaletxe alboan ez eze, Bixente Kapanaga kalean ere jarri dituzte. Azkenik, Zaldibarren, Euskal Herria eta Aldatza kalean jarri dituzte edukiontziak.

Erabili daitezken arropak garbitu eta behartsuei ematen dizkie, edo bestela Caritasen bitartez dendetan saldu. Ehun-hondakin soberakinak, berriz, oihalki bihurtzen dira eta berriro erabili.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!