Bestela ere, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban azpikontratatzeak daukan garrantzia nabarmendu dute antolatzaileek: era horretako 4.173 enpresa daude.

Galdaketa Industriaren berriztapen eta lehiakortasunerako gakoak: horixe izan dute aztergai eguaztenean forum teknikoan eta gaur ere jarraituko dute. Gaurkotasun handiko gaiak aukeratu dituzte Azterlan eta Tabira institutukoek, jakitera eman dutenez, eta mundu mailan ezagunak diren teknikariek galdaketaren arloan garatutako lan eta ikerketa aurreratuenak aurkeztu dituzte.
Galdaketarekin lotutako ezagutza elkartrukatzeko espazioak sortzea du helburu forum horrek, “maila altuenetako adituekin esperientzia teknikoa partekatuz”. Azterlan eta Tabira institutuko ordezkariak ez eze,Euskal Herriko, Suitzako, Suediako eta Alemaniako enpresetako ordezkariak gonbidatu dituzte parte hartzera, besteak beste.