Norberaren enpresa sortzeko ikastaro sorta eratu dute

Anboto 2007ko ira. 27a, 14:00

Norberaren enpresa sortu gura dutenentzako ikastaroa eratu du Durangaldeko Behargintzak. Era berean, enpresaren kudeaketarako eskolak ere bideratu dituzte. Urrian eta azaroan hasiko dituzte antolatutako kurtsoak, jakitera eman dutenez.

Enpresari autonomoei zuzenduta 40 orduko ikastaroa eratu dute Behargintzakoek. Urriaren 31n hasiko dituzte eskolak eta datorren martxoaren 31ra arte luzatuko dira, arduradunek azaldu duten moduan. Eguaztenetan izango dituzte klaseak bertaratuko direnek, 19:00etatik 21:00etara.

Enpresa-kudeaketa: neure jarduera hasi aurretik zelan ezagutu nezake merkatua
izenburupean gestioarekin lotutako 20 orduko ikastaroa ere egingo dute azaroan Behargintzakoek. Hilaren 5etik 9ra bitartean garatuko da hori, 16:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Autoenpleguan diru-laguntza eskatzeko baliogarri den enpresa sortzeko kurtsoa ere abiatuko da azaroaren 19an. Hilaren 31ra bitartean iraungo duen 50 orduko ikastaroa da hori; eskolak, barriz, 09:00etatik 14:00era izango dira, argitu duten moduan. Informazioa: 94 623 25 22.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!