Lankidetza proiektuak lagunduko ditu aurten ere Eroski Fundazioak

Anboto 2007ko ira. 26a, 10:00

Nazioarteko lankidetzako 2007ko esku-hartzeak finantzatzeko zazpigarren deialdia zabaldu du Eroski Fundazioak, garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko egitasmoak ekonomikoki laguntzeko helburuarekin. Urrian zehar jasoko dituzte eskaerak, eta aukeratutakoen barri 2008ko lehenengo urte laurdena amaitu aurretik emango dute, jakitera eman dutenez.

Bidezko merkataritza, herrialde pobretuetako lankidetza-ekimenak, eta, biztanle zaurgarrien prestakuntza eta trebakuntza dira ekimen horren bitartez lagundutako jardun-eremuak; horren barruan, bai herrialde pobretuan zuzenean esku hartzeko bai herrialde industrializatuetan kontzientziazioa, sentsibilizazioa zein garapenerako heziketa bideratzeko proiektuak aurkeztu daitezke.

Aurreko sei edizioen bitartez, Hego Amerika, Afrika eta Asiako hainbat proiektu finantzatu ditu Eroski Fundazioak, 695.435 euro inbertituz. Azken edizioan, Asociación Solidaridad con Benin, Fundación Ecología y Desarrollo eta Fundación Africa Directo gobernuz kanpoko erakundeek aurkeztutako egitasmoak izan ziren aukeratuak.

Ingurumenarekin lotutako kanpaina

Beste alde batetik, Eroski eta WWF/Adena-k erabiltzeari utzitako tinta kartutxoak birziklatzeko kanpaina jarri dute martxan. Irailean hasi eta urte osoan zehar luzatuko den kanpainak material kutsagarri hori batzeko zerbitzu iraunkorra eskaintzea du helburu eta horren birziklatzea “erraztea” herritarrei. Batetik, zaborrontziak jarriko dituzte hipermerkatuetan herritarrek bertan bota ditzaten inprimatzaileen tonerrak eta tinta-kartutxoak; bestetik, birziklatzeko gutunazalak banatuko dizkie ekimenean euren etxeetatik lagundu gura dutenei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!