Lurraldeko zati-plana jarraitzeko batzordea sortzea aztertuko dute

Anboto 2007ko ira. 27a, 14:00

Ogasuna eta Administrazio Publikoa (kontuetako batzorde bihurtuko dena), Gizarte Zerbitzuak, Enplegua eta Enpresa Garapena, Ingurumena, eta, Kultura, Kirola, Euskara eta Kontsumoa. Bost informazio batzorde iraunkorrok sortu eta eratu ditu Durangaldeko Mankomunitateko batzarrak; horiei gehituko litzaioken beste bat sortzea aztertuko du: Lurraldeko zati-planaren azterketa eta jarraipena egitekoa.

manko258.jpgPSE-EEren proposamenak Berriz eta Garai barneratzea ere batzen du: “Udal teknikariekin, koordinatuta jardunda, eztabaida foro izatea gura dugu”, azaldu zuten sozialistek. Marian Larrauri lehendakariak “eduki eta ezaugarriak” garatzeko beharra arrazoitu zuen.

EAEk bat egin zuen sozialisten proposamenarekin: “Premiazko hausnarketa komunerako” abiapuntua deritze-eta planari. Era berean, batzordeetan (lau edukiko lituzke EAJk, bi EAEk, eta bana PSE-EE, PP, AI, EA eta Aralarrek) denek adostuta “ordezkaritza proportzionaltasuna gordetzeko” boto ponderatua erabiltzea proposatu zuen. Baina, bozketatik kanpora geratu zen.

Idazkariak esan zuen botoa “pertsonala” eta “delegatuezina” dela, akordioak egon daitezkeen arren. AIk horrela ez dela dinon sententziarik ez dagoela eta “operatiboagoa” dela esan zuen, eta, EAk “proportzionaltasuna” betetzeko era dela. Batzordeon alde egin zuten EA, EAJ, PSE-EE eta PPk; abstenitu egin ziren EAE eta Aralar, eta kontra egin zuen AIk.

Maiztasuna

Dani Maeztuk (Aralar) eta Carmen Sanpedrok (EA) jabetza hartu ondoren, osoko bilkura hiru hilean behin —azken eguaztenean— egitea onartu zen; kontratazio mahaia ere eratu zuten, eta diruzaina eta giltzariak izendatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!