Iñaki Trujillo preso ohia da Anboton hil den gaztea

Anboto 2007ko ira. 21a, 08:51

Mendizaleak 21 urte zituen eta lagun bategaz zebilen mendian. Tontorrera heldu eta beherako bidea hartzean izan zuen istripua. Ertzaintzak gorpua erreskatatu eta helikopteroan eraman zuen Iurretako polizia-etxera.

Mendizaleak 21 urte zituen eta lagun bategaz zebilen mendian. Tontorrera heldu eta beherako bidea hartzean izan zuen istripua. Ertzaintzak gorpua erreskatatu eta helikopteroan eraman zuen Iurretako polizia-etxera.

Askatasunak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Iñaki Trujillo gaztea da zendutako laguna.

Lakuako Gobernuko Herrizaingo Sailak azaldu duenez, Iñaki Trujillo beste pertsona bategaz zegoen Anbotoko tontorrean eta, ezagutzen ez diren arrazoiak medio, erori egin zen maldan behera.

Ezbeharra, atzo, 15:00ak aldera gertatu zen eta Ertzaintzak helikopteroz erreskatatu behar izan du. Gaztearekin batera zegoen lagunak eman zien ezbeharraren berri larrialdi zerbitzuei.

Gorpua Ertzaintzak Iurretako polizia-etxera eraman zuten lehenik eta handik Auzitegiko Institutu Anatomikora, autopsia egiteko.

Gara egunkariak bere edizio digitalean jasotzen duenez, Iñaki Trujillo gasteiztarrak 21 urte zituen. Ertzaintzak 2006ko urrian atxilotu zuen Oier Gomez eta Xabier Agirregaz batera, banketxe baten aurkako erasoan parte hartzea egotzita.

Espetxeratu egin zituzten eta Trujillo Aranjuezen eduki zuten, 2007ko apirilera arte. 5.000 euroko fidantza ordaindu ondoren aske geratu ziren hirurak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!