Durangaldeko ordezkaritza Hannoverko EMO Azokan.

Anboto 2007ko ira. 20a, 14:46

Makina-erreminta sektorearekin lotutako Europa mailako azokarik garrantzitsuena zabaldu dute asteon, Hannoverren (Alemania). Hilaren 17tik eta zapatu honetara arte aurkeztuko dituzte sektoreko ekoizle asko eta askok euren berrikuntzak, EMO 2007 Azokan. Bertan dira Durangaldeko enpresa bi ere: Ekin (Zornotza) eta ONA-Electroerosion (Durango).

Makina-erreminta Ekoizleen Elkarteko (AFM) kide diren 74 enpresa dira Alemanian, asteon. Horietatik 55 inguru dira Euskal Herrikoak . Beste 42 herrialdeko 2.100 erakusketarirekin bat egin dute Hannoverren. ONA 1952an sortu zen eta hari bidezko eta mekanizatzeko elektrohigadura makinak garatu, produzitu eta merkaturatzen ditu. Boroa auzoan diharduen Ekin, berriz, 1963an sortu zen eta ebaketa fineko erremintak fabrikatzen ditu. Urteotan asko garatu da brotxaketaren eta laminazioaren eremuan aitzindari bihurtuz; 120 langilek dihardute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!