Larrauri buru beste lau urtean Mankomunitatean

Anboto 2007ko ira. 17a, 10:52

EAJko Marian Larrauri izango da beste lau urtean Durangaldeko Mankomunitateko lehendakari. Azkeneko legealdia izango duen honetan —halaxe zehazten dute estatutuek-eta—, hala ere, ez du gehiengo absoluturik izango (12 ordezkari ditu). Alderdikideen eta PPren botoekin nagusitu zen Larrauri (13 boto batu zituen).

EAEk (zazpi kide), PSE-EEk (hiru kide) eta Abadiñoko Independienteek (kide bi) euren ordezkarien alde egin zuten. Aitatu dezagun Aralar eta EA ere ordezkari banarekin daudela Mankomunitatean. Azken biok, baina, ez ziren bilkuran izan. Larraurik “lankidetza” eskatu zuten legealdi berriari begira. Oihana Estibez (EAE) da bigarren lehendakari orde.

EAEko Niko Morenok bozketa egin aurretik Mañaria, Iurreta eta Zaldibarko “egoera antidemokratikoak” salatu zituen, hori Mankomunitatean be islatzen dela gaineratuz. Hiru ordezkari gehiago eduki beharko lituzkeela esan zuten. Euskal Herrian Demokrazia zero zioen pankartekin izan ziren bilkuran hainbat herritar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!