Abuztuaren 8 eta 9an hasi zuten Espainiako Sustapen Ministerioak Euskal Y-arekin lotutako prozedura (Aramaio

Prozedura hasteko modua kritikatu dute elkarlanekoek, kaltetutako jende eta erakunde lokalen “babes eza” sortzen duelako abuztuan alegazioetarako zabaldutako 15 eguneko epeak. Hala ere azaldu zuten Espainiako Gobernuak Bilbon daukan ordezkaritzan, 800 pertsona ingururen alegazioak aurkeztean. Hasitako prozedura bertan behera uztea —edo informazio publikorako eta alegazioetarako epea luzatzea— eskatu zuten, “kalteturiko herritar eta udalerrien eskubide eta interesen defentsa eraginkorra izan dadin”. Durangaldean, Durango eta Abadiñon batu zituzten alegazioak. Hurrengo egunetan, Elorrion ere jardun zuten horretan.
305 San Mames futbol-zelai
Abiadura Handiko Trenari (AHT) lekua egiteko, guztira, 2.134.818 metro koadro desjabetuko dituzte: trenarentzako 1.864.515 m2-ei denbora baterako 198.818 m2-ak eta zortasunerako 71.485 m2 batu behar zaizkie. Hau da, 305 San Mames futbol-zelai. Halaxe eman du jakitera AHT Gelditu! Elkarlanak. Hori Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 13 herritan.Aramaio da kaltetuena, ia 600.000 m2 desjabetu gura dizkie-eta. Durangaldera etorriz, berriz, Durangori lurraren %1 desjabetu gura die (biztanleko 4 m2) eta Zornotza zortasunerako lur gehien batzen dituena da: 39.309 m2. Izurtzari 12.008 m2 desjabetu gura dizkie eta bikoitza okupatu obrak iraungo duten urteetan: 23.394 m2. Abadiñori 130.726 m2 desjabetu gura dizkie; Iurretari 87 m2 eta Elorriori 104.414 m2.