I. ANBOTO ARGAZKI LEHIAKETA

Anboto 2007ko uzt. 28a, 15:45

Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK), Eroski eta Makatzeta jatetxearen laguntzagaz, argazki lehiaketa berria antolatu du uda honetarako. Durangaldeko edozeinek parte hartzeko aukera izango du, adin mugarik gabe. Aurkeztutako argazkietan ANBOTO astekariko aleren bat argi eta garbi ikusi beharko da. Argazkiak jasotzeko epea urriaren 1ean bukatuko da.

Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK), Eroski eta Makatzeta jatetxearen laguntzagaz, argazki lehiaketa berria antolatu du uda honetarako. Durangaldeko edozeinek parte hartzeko aukera izango du, adin mugarik gabe. Aurkeztutako argazkietan ANBOTO astekariko aleren bat argi eta garbi ikusi beharko da. Argazkiak jasotzeko epea urriaren 1ean bukatuko da.

BALDINTZAK:

- Aurkeztutako argazkietan Anboto astekariko alea argi eta garbi ikusi beharko da.
- Beste inon argitaragabeak izango dira argazkiok.
- Argazkiak jasotzeko epea uztailaren 20an hasi eta urriaren 1ean amaituko da.
- Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
- Durangaldeko (Zornotza, Mallabia eta Ermua barne) edozeinek parte hartu ahal izango dau, eta ez da adin mugarik izango.
- Argazkiak paperean edo formato digitalan aurkeztu ahal izango dira. E-postaz bialduz gero, paperean erreproduzitzeko moduko erresoluzino eta kalitateagaz bialdu beharko dira.
- Argazkiak e-postaz bialdu ahal izango dira argazkiak@anboto.org helbidera edo Anbotoren egoitzetan itzi. Durangon: Santa Ana plaza, 6, 48.2000, edo Elorrion: Elizburu kalea, 3, 48230
- Argazkiak koloretan zein zuri beltzean aurkeztuko dira.
- Argazkiagaz batera adierazi beharko dira egilearen izen-abizenak, adina, hartu-emonetarako telefonoa eta argazkiaren deskribapena (noiz eta non ateratakoa den, zer edo nortzuk agertzen diren, edo eta beste komentario laburren bat).
- Argazkiak irailetik aurrera argitaratuko ditugu, astekarian edo eta Anbotoren webgunean.
- Irabazleak nortzuk diren urriaren 5ean jakinarazoko doguz.
- Parte-hartzaileek gehienez bost argazki bidali ahal izango ditue.
- Lehiaketaren epai-mahaia Anbotoko kazetariek eta argazkilariek osatuko dabe.
- Epai-mahaiak baloratuko ditu argazkiaren kalitatea, originaltasuna, lokalizazinoa eta bizitasuna, besteak beste.
- Honez gain, DHK-ko beste hedabideek be egingo dabe lehiaketaren jarraipena.
- Jasotako argazkiak Anbotoko artxiboan geratuko dira, etorkizunean beste erabilpen bat emon gura bada, beti be egilea aipatuz.

SARIAK:

1-Bi lagunentzako bidaia bat
2-Argazki kamera bat
3-Bi lagunentzako afari berezia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!