Eroski telefonia mugikorraren merkatuan sartuko da laster

Anboto 2007ko uzt. 11a, 15:08

Telefonia mugikorreko produktu eta zerbitzuen salmentarako akordioa lotu du Eroskik Vodafone konpainiarekin. Eroski Taldeak batzen dituen 105 hipermerkatuetan abiatuko dute telefonia mugikorrerako eskaintza, uda ondoren. Halaxe jakin eragin du Eroskik bere web orrian.

eroski_zentral.jpgOrain dela gutxi operadore mugikor birtual izateko lizentzia lortu zuela iragarri zuen. Orain Vodafone konpainiarekin izenpetutako hasierako akordio hau bigarren pausoa izan da, merkaturatzea prestatzeko eta telefonia mugikorraren zerbitzu propioa eskaintzeko, azaldu duten moduan.

Eroski markapean komertzializatuko dituzte telefonia mugikorreko produktu eta zerbitzuak. Eskaintza horrek “bezeroen fideltasuna indartuko” duela deritzo Eroskik: “Laster merkatu barri horretan sartzeko lanean, preziorik onena eta bezeroaren asetzea nagusi dira-eta”.

Hainbat zerbitzu

Hainbat zerbitzu sektoretan sartuta dago Eroski: gasolina eta higiezinen salmenta, kreditu pertsonalak eta hipoteka-kredituak zein aseguruak eta optikak, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!