Durangaldera 20 ume saharar etorri dira

Anboto 2007ko uzt. 12a, 12:28

Gure artean dira, dagoeneko, Saharatik etorritako neska-mutikoak. Oporrak bakean egitasmoaren barruan Durangora etorri dira 10 gaztetxo eta beste horrenbeste Berrizera, Herria auzo elkartearen bitartez (Udalekin elkarlanean jardun dute). Uda sasoia egingo dute Durangaldeko etxeetan Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako neska-mutilok; Euskal Autonomia Erkidegora (EAE) 500etik gora haur saharar etorri dira, guztira.

Ondo elikatu daitezen, 50-60 gradu arteko tenperaturak jasan ez ditzaten eta osasun azterketa saharako_umeak.jpgegin dezaten ekartzen dituzte, besteak beste, Durangaldera 6 urtetik 12 urtera bitarteko neska-mutiko sahararrak. Horrezaz gainera, “hemen euren herrialdean dituzten gabeziez gozatzeko” aukera izan dezaten ere bai. Martitzen eta eguaztenean etorri ziren eta irailaren lehenengo astera bitartean luzatuko da gaztetxoon egonaldia gure eskualdean. Harrera beroa egingo diete; esaterako, Berrizen, ondo-etorri ekitaldia prestatu dute zapaturako.

Elkartasuna

Urteak dira Durangaldera Saharako neska-mutilak datozela, eta familiek beste herrialdeekiko benetako solidaritate-erakutsiak ematen dituzte urtero-urtero euren etxeetan hartuta.

Gaur ailegatu da azken taldea

Mendebaldeko Saharako lehenengo 150 gaztetxoak martitzenean ailegatu ziren Loiuko aireportura, eta eguaztena eta eguena bitartean heldu dira gainerakoak. Ia 500 neska-mutilek egingo dute udaldia Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako harrera familietan. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ere hartu du 11 urteko mutiko sahararra. Fronte Polisarioaren EAEko ordezkaritzak EAEko Sahararekiko elkartasun elkarteek eta udalek koordinatzen dute Oporrak bakean programa.

Durangaldera etorri diren 20 neska-mutikoetako gehienak eguaztenerako hemen ziren; hala ere, hiruk gaur arte ez dute Durangaldeko euren familia ikusterik izan. Berrizera etorri dira bi eta hirugarren bat Durangora. Dagoeneko euren harrera familietan daude. Durangoko Herria auzo elkarteko ordezkariek argitu dutenaren arabera, antolakuntzan zenbait arazo izan dira eta horrek eragin du atzerapena

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!