
Berrizen, zapatuan
Berrizen zapatuan izango da jaia, elastikoak saldu eta bestelako produktuak erakutsiko dira eta goiz partean doan izango da igerilekuetarako sarrera; esklerosiaren alde igeri egindako metroak adierazten dituen diploma ere banatuko da. Gaixotasun sendaezin horrek sortarazitako arazoa gizarteari ezagutaraztea eta horren aurrean sentsibilizatzea du helburu Busti Zaitez kanpainak. Horrezaz gainera, Esklerosi Anizkoitza duten gaixoei bizi kalitatea hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Esklerosi Anizkoitza zentroetan eskaintzen diren errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko diru ere lortu gura dute.
Dagoeneko 10. edizioa daukan gizartearen sentsibilizaziorako kanpaina herritar guztiei zabalik dago. Gaixotasuna dutenekiko elkartasuna erakusteko modua da eta parte hartzea doanekoa da.
Durangaldeko hainbat igerilekutan Esklerosi Anizkoitza dutenei elkartasuna adierazteko bustitzeko aukera dugu, domekan.