ETEetan berrikuntza sustatzeko 52 millioi erabiliko ditu SPRIk

Anboto 2007ko uzt. 4a, 13:41

Bizkaiko enpresa txiki eta ertainetan (ETE), Gipuzkoa eta Arabakoetan ez eze, berrikuntza bultzatzeko 52 milioi euro erabiliko ditu SPRIk, Berrikuntza Agendak programaren bitartez.

Bizkaiko enpresa txiki eta ertainetan (ETE), Gipuzkoa eta Arabakoetan ez eze, berrikuntza bultzatzeko 52 milioi euro erabiliko ditu SPRIk, Berrikuntza Agendak programaren bitartez.

Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzarako 2006-2009 Planak, eta Euskadi Innova Estrategiaren bidez, Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) enpresa sarean berrikuntza bultzatzeko apustuaren barruan kokatzen da ekimena; aitatu dezagun laguntza programa hori bost beharginetik gora dituzten euskal enpresei zuzenduta dagoela. Berrikuntzari buruzko gogoeta estrategikoa egitea da laguntza programaren helburu nagusia.

Berrikuntza Agendak programaren helburua EAEko enpresa berritzaileen oinarria handitzea da azaldu dutenez, eta enpresa berritzaileak izateko baldintza bi bete behar dira: berrikuntza sortu dezaken kultura eta antolakuntza izatea, batetik; bestetik, berrikuntza jardueran helburu, birplanteamendu eta sistematika kontzeptuak txertaturik eduki behar dituzte, etengabeko berrikuntzarako aukera ematen dute-eta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!