
Laguntzok eskuratzeko, 120.000 euroko gutxieneko inbertsioa egin behar da, hiru urtean, hiru enplegu berri gutxienez sortuz. Aurrerakin itzulgarriak dira laguntza mota horiek; lagungarri den inbertsioaren %35erainoko aurrerakin itzulgarriak, hain zuzen. Hala ere, gehienez, 1,5 milioi euro emango dira.
2006an, 44 eskari onartu zituzten
Gauzatu Industria egitasmoaren bitartez, 2006an, oinarri teknologiko edo berritzailetzat hartutako 44 ETEri laguntzea onartu du ISBEk. ETEok, hiru urtean, 97,4 milioi euro inbertituko dituzte, eta epe horretan, 744 enplegu sortuko dituzte. Gauzatu Industria 2000an sartu zen indarrean, eta harrezkero, guztira, aitatu ditugun tankerako 513 egitasmo laguntzen ditu, jakitera eman dutenez.