Jai giroan isiotutako San Joan bezperako suek Durangaldeko bazterrak argituko dituzte

Anboto 2007ko eka. 21a, 11:26

Suak argituko du, oraingoan ere, San Joan bezpera: espiritu txarrak uxatzeko gaua; suari gurariak bete eta txarrak erre ditzan eskatzeko gaua. Jatorrizko esangura guztia mantendu arren, Elizaren eraginez, ospakizun kristaura igarotako errito paganoarekin, aro berriari ematen diogu ongietorria, eta usadio horri eutsiz, ilunkera hurreratu ahala, handik eta hemendik ikusiko ditugu San Joan suak zapatuan.Hitzorduak hainbat dira Durangaldean ere.

Suak argituko du, oraingoan ere, San Joan bezpera: espiritu txarrak uxatzeko gaua; suari gurariak bete eta txarrak erre ditzan eskatzeko gaua. Jatorrizko esangura guztia mantendu arren, Elizaren eraginez, ospakizun kristaura igarotako errito paganoarekin, aro berriari ematen diogu ongietorria, eta usadio horri eutsiz, ilunkera hurreratu ahala, handik eta hemendik ikusiko ditugu San Joan suak zapatuan. Hitzorduak hainbat dira Durangaldean ere.

San Joan, berez, haritzarena ei dugu, orain, lizarra gehiago erabiltzen den arren, etxeetako atarian zein leihoetan lore-sortak jartzerakoan. Durangaldean ere mantentzen den ohitura, adibidez, Otxandion, Elorrion edo Garain. Etxekoen esanak gogoan harturik, garia eta artoa gordetzen duenik ere bada lore-sortari lotzeko. Bestalde, biharamunean, soloan edo belar bustian ortozik ibiltzeko tartea hartuko dute batzuek, gorputza zein arima purifikatzeko.

Suaren bueltan

San Joan gaua galtzen doan iritzikoak badira; ohiturak aldatu direla diotenak ere bai. Hala ere, San Joan bezperakoa gau berezia dugu: suaren gainean dantza eta salto egitekoa. Auzorik auzo isiotutako suak bisitatuz egiten dute kalejira txistulariekin otxandiarrek.

Aurten, baina, bigarren hitzordua dute plazan, kalejira amaitzean. Ohiko San Joan arbola jartzeaz gainera, ura, sua eta lizarra oinarri hartuz, behinolako ohiturak gaurkotuko dituzte. Dantzari, herriko gazte, musikari, Ohiandi abesbatzaren… gonbita izango dute herritarrek goizeko garoz bustitzera edo isiotutako suarekin jolastera; eta lizarra erabiliz, txar guztiak ahopean izendatu eta oihal gorrira botatzera. On guztiak, oihal zurira. Kantaz eta dantzaz jantzitako jarduna amaituta, jan-edana eta erromeria izango dira.

Durangon, Aramotz auzunean egin dute hitzordua. Sua isiotu aurretik, su artifizialak eta suzko zezena izango dira, musika ez eze. Aurten, gainera, auzoaren 50. urteurrenarekin bat egin du jaiak.

Iurretan, bestalde, herri-afaria eta erromeria izango da suaz gainera, Aita San Migel plazan, Mikel Deuna elkarteak gonbidatuta. Gaztetxeak, umeentzako jolasak ez eze, antzerkia eta kontzertuak prestatu ditu. Berrizen, berriz, futbol-zelairainoko kalejira egingo da sua isiotzeko, aurretik txalapartari eta malabaristen animazinoarekin. Jaia antolatu dute Txitxaun kolektiboak, merkatari elkarteak, Gaztetxeak eta Gure Izarrak elkarteak, Udalak lagunduta.

Elorrion, Berazarren batuko ditu ekitaldiak Barriketanek. Kalejiran bertaratuko dira plazatik, Jarleku taldearekin iluntzean, Anbotoko Mari gogoan hartuz. Erdizka Lauetan taldearekin izango da dantzaldia gauean. Tartean, gauerdian isiotuko dute sua. Pailazoak ere izango dira arratsaldean.

Hitzorduetariko batzuk:

ABADIÑO:
Sua Traña-Matienan, San Andres inguruan, errekaren alboan, 21:30ean.

ATXONDO (Axpe):
Ilunkeran sua eta herri-afaria. Jaialdia 22:30ean. Gero, Kuluxka taldea.

BERRIZ:
Kalejira Elizondotik futbol-zelaiko aparkalekura, trikitilariekin, 21:00etan. Su aurretik, 22:30ean, txalaparta. Gero, malabaristak eta jaia.

DURANGO:
Aramotzen sua, 22:30ean. Txokolatea, 21:00etan, eta 22:00etan, su artifizialak eta suzko zezena.

ELORRIO:
Plazatik Berazarrera kalejira, 21:00etan, Jarleku taldearekin, Anboto Mari gogoratuz. Erdizka Lauetan taldearekin dantzaldia, 22:30ean, eta 00:00etan, sua. Ondoren, dantzaldiak jarraituko du. Berazarren, 18:00etan, Patxin eta Potxin pailazoak.

GARAI:
Etxeetan isiotu ohi da sua. San Joan jaiak ospatzen dituzte Momoitioko San Joanen.

IURRETA:
Herri-afaria, 20:00etan. Ondoren, sua eta erromeria, Mikel Deuna elkarteak eratuta. Gaztetxeak eratuta, suaren bueltarako antzerkia prestatu da. Erromeria amaituta, kontzertua: Kaskamotzak Desperdizio. Jokoak be bai, 17:00etan hasita, Gaztetxean.

MAÑARIA:
Kontzertua U2 tabernan, 23:00etan: Jipoi SilicoS.O.S.

OTXANDIO:
Auzoetako suak ikusteko kalejira, 22:00etan. Ondoren, sua eta jaialdia herriko plazan.

ZALDIBAR:
Gaztetxe aurrean sua, eta datozenentzat, txokolatada.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!