Automobilgintza 10.157 milioi eurotik gora aurreikusi ditu

Anboto 2007ko eka. 14a, 15:13

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako automobilgintza osagaien industriak 10.157 milioi eurotik gorako fakturazioarekin aurreikusi du urtea amaitzea. Iazkoa baino %6 handiagokoa. Sektorearen datuen arabera, “ondo” doa, 2006an 1.796 lanpostu galdu ziren arren 2005arekin alderatuta; “egonkortzen” ei doa sektorea alor horretan. Acicae, Ibilgailuetako Osagaien Industrien Euskadiko Kluster Taldean batzen dira enpresa gehienak; Durangaldeko hainbat ere bai, tartean.

Azken urteetako hazkunde joera mantendu du sektoreak, 2006an 9.576 euroko fakturazioa lortuz; 2005arekin alderatuta, %4,3 gehiago. Hori aintzat hartuta aurreikusi dira 10.157 milioi.

Durangaldean ere hainbat

Aitatu dezagun automobilgintza sektorea Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) barne produktu gordinaren (BPG) %17 dela, lehen mailako industri jarduera bihurtuz. Durangaldean ere indar nabarmena dauka sektore horrek. Izan ere, Acicae kluster horrek batzen ditu, besteak beste, CIE Automotive, eta horren barruan, Zaldibarko Egaña 2, S. L. (CIE Egaña), Izurtzako Udalbide S. A. (CIE Udalbide) eta Abadiñoko Inyectametal (CIE Inyectametal), Stuka S.A (Izurtza), Talleres Irudi S. L. (Zaldibar), Garita S. L. (Berriz), Fuchosa S. L. (Atxondo) eta Jesus Oñate y Hnos (Durango), Abadiñoko Sociedad Anonima de Tuercas-Satuerca, Pierburg S. A., Industrias Alga S. A., Gestamp Automoción Pais Vasco, Estampaciones Bizkaia S. A., Ermuako Microdeco S. A., Estampacione Metalicas Egui, Industrias Amaya Telleria eta Decoletaje y Estampacion S. A..

“Enpresen internazionalizazio handiagoa, produkzio hobekuntza eta ibilgailu berrien merkaturatzean sarrera”: horiexek ei dira hazkundearen oinarri nagusiak, klusterrak dioenez. Ibilgailuen egileengana bideratzen da salmenten %64,1, eta %31,7 beste hornitzaile batzuei; gainerako %4,2a, berriz, ordezkoen merkatura. EAEn, 40.500 langile batzen ditu automobilgintza sektoreak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!